Hamalau herri lasterketetan ura banatuko du Txinzerrek

Kirolarekin programaren harira laguntza emango du Txingudiko Zerbitzuak-ek; Eskola Kirola programan ere botila erabilgarriak banatuko ditu.

Eskola Kirolean eta herri lasterketetan ura banatuko du Txinzerrek.

Kirolarekin programa kirolariei laguntza ematea aurreikusten du

Kirolarekin kirolean laguntzeko programaren hirugarren ekitaldiaren aurkezpena egin du gaur goizean Txingudiko Zerbitzuak-ek (Txinzer). Hainbat helburu nabarmendu dituzte goizeko agerraldian, besteak beste: “Iturriko uraren kontsumoa bultzatzea ohitura osasungarri gisa, Bidasoa eskualdeko uraren kalitatea nabarmentzea eta adin guztietako herri kirolari laguntzea”. Hortaz, 2015ean hamalau herri lasterketetan kirolariei ura banatzeko postua jarriko du Txinzerrek. “34.000 bat korrikalariri emango zaie ura eta horretarako 70.000 edalontzi birziklagarri inguru erabiliko dira”. Horrez gain, aurten berriz ere, Irungo eta Hondarribiko udalekin elkarlanean Eskola Kirolean lagunduko du enpresa publikoak. Txingudiko Ura lelopeko 2.000 ur botila inguru banatuko dira 8 eta 12 urte arteko ikasleen artean. Ondorengoa da Txinzerrek lagunduko dituen herri lasterketen egutegia:
  • Martxoa: In Real Time (Abay Etiopia GKEk antolatuta) eta Donostia-Hondarribia mendi lasterketa-Talaia Bidea (Fortuna KK).
  • Apirila: Eurohiriko zikloturismo proba (Bera-Bera Donostia eta Aviron Bayonnais) eta Irungo II. Maratoi Erdia (I-Run Eventos).
  • Maiatza: Mendiko Maratoi erdia (Erlaitz K.E.).
  • Ekaina: San Martzialeko igoera (Bidasoa Atletiko Taldea).
  • Abuztua: Guadalupeko igoera (Bidasoa Atletiko Taldea).
  • Iraila: Irungo Gaueko lasterketa (Comarcaldea).
  • Urria: Txingudi Korrika (Bidasoa Atletiko Taldea) eta Donibane Lohizune-Hondarribia (Hondarribia Kirol Taldea).
  • Azaroa: Behobia-Donostia Maratoi erdia (Fortuna KK), Irun Hiria krosa (Bidasoa Atletiko Taldea) eta Gabonetako Krosa (Bidasoa Atletiko Taldea).
  • Abendua: San Silvestre Hondarribia (Sport Mundi GKE).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.