Garaipen erraza eskuratu du Leka Eneak Sevillan

Hispalisen aurka lehiatzeko Andaluziara bidaia egin du Superdibisio mailako talde irundarrak eta 1-4 irabazita itzuli da Irunera

Endika Diez Leka Eneako jokalaria (Irudia: DCR Photo)

Endika Diez Leka Eneako jokalaria (Irudia: DCR Photo)

Leka Enea mahai tenis klubeko gizonen Superdibisio mailako taldea Sevillako Hispalis taldearen aurka lehiatu da asteburuan, etxetik kanpo finkatutako hitzorduan. Jaitsiera postuetatik ezin atera dago Andaluziako taldea eta Leka Eneak aukera baliatzen jakin zuen. Hala, ezusteko handirik gabeko partida jokatu zuen talde irundarrak eta 1-4ko garaipena eskuratu zuen. Denboraldi ona egiten ari dira Leka Eneako gizonen maila goreneko jokalariak. Liga bukatzeko bost partida falta direnean, soilik bi irabazita lortuko luke Europako Txapelketarako txartela Leka Eneak. Datorren larunbatean Arteal-Santiago taldearen aurka lehiatuko dira irundarrak. Galiziarrak puntu bakarrera daude sailkapenean eta beraz, Leka Eneak garaipena eskuratuko balu, lau onen artean kokatzea lortuko luke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.