85 urte kontuan izateko

Hondarribiko Emekik Pepita Goikoetxea omendu du martxoaren 8an

Pepita Goikoetxea omenaldia

Goikoetxea, Emekiko presidentearen hitzak eskertuz

Pepita Goikoetxea Lekuona portuarra omendu du aurten Emekik Martxoaren 8an, elkartearen egoitza berrian egin zen ekitaldi hunkigarrian. Bertan, lagun askoren babesa izan zuen Goikoetxeak, baita alabena eta bilobena. Joan den astean HITZAri eskainitako elkarrizketan bezala, bere amarentzako eskerrona adierazi zuen Goikoetxeak atzo, “berari zor diot”, adierazi zuen. Egun polita bizi zuen atzo Barriotxinokuak. Hunkituta azaldu zen Alaia Martin oiartzuarrak bere omenez abestutako bertsoa entzuterakoan, eta asko poztu zen opariekin, batez ere jaio zen kaleko argazki zaharra jaso zuenean. Igande honetan Guadalupera igo gabe geratu da, baina lagunekin egun berezia pasatu zuen eta Emekiko kideek prestaturiko pintxoak jateko aukera izan zuten denek. Hondarribiko Udalak ere oroigarria eskaini zion Goikoetxeari. Udal ordezkaritza zabala izan zen Puntaleko eskola zaharrean egindako omenaldian. Gobernutik, Txomin Sagarzazu, Juan Mari Altuna, Maite Pelaez eta Kalixa Silanes bertaratu ziren, eta oposiziotik Mikel Garmendia eta Kattalin Noblia (Bildu), eta Josu Alvarez (PSE-EE). Omenaldiaz gain, Emeki elkarteko kideek tailerretan egindako lanen erakusketa bisitatzeko azken aukera ere izan zen atzo. Bidasoko emakume artisten erakusketa ere antolatu du aurten Emekik; Arma Plaza Interpretatazio Zentroan egon da hori astebetez. [nggallery id=24]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.