Real Union Clubak jasoko du Irungo 2015eko Urrezko Domina

Klubaren mendeurrena dela eta, aho batez onartu du Bozeramaileen Batzordeak aitorpena

Real Union Clubaren 2015eko lehen taldearen irudia

Real Union Clubaren 2015eko lehen taldearen irudia

2015eko abuztuaren 18an 100 urte beteko ditu Real Unionek eta mendeurrenaren aitzakia baliatuta, aurtengo Irungo Urrezko Domina ematea aho batez onartu du Irungo Udalaren Bozeramaileen Batzordeak. CD Mariño, Aduana Elkartea, Club de Futbol Irun 1902, CD Landetxa, CD Behobia eta CD Dunboa Eguzki gizarte eta kirol taldeek helarazitako proposamena izan dela jakitera eman du tokiko gobernuak. Haren arabera, Irungo elkarteek “kluba erreferente bat izan dela eskualdeko neska-mutil ororentzat” azpimarratu dute. Hori horrela, martxoaren 25eko udalbatzarrean formalizatuko dute dominaren esleipena, eta hilaren 28an egingo den ekitaldian gauzatuko da entrega.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.