
Judas Arrieta Margolari hondarribiarrak ‘Pintatzea ala hiltzea’ erakusketa aurkeztu berri du. Azken bost urteotan egin dituen hainbat lan izango ditu erakusgai bihartik apirilaren 19ra bitartean Amaia Kultur Zentroan. Bi parte izango ditu erakusketak. Alde batetik 2.010 eta 2.014 artean Txinan sortu zituen formatu handiko mihiseak esposatuko ditu. Arrietaren esanetan, artelan horien bidez “marrazkiak zeharkatuz margotzen saiatu” zen eta “koadro bat denaren eta berau sortzeko moduaren gainean hausnartu nahi” izan zuen.
Erakusketaren bigarren partean Jartskateboards enpresarekin elkarkidetzan egindako lanaren emaitza izango da erakusgai. Arrietak margotu dituen
skate taulen serie batek osatzen du. Esposizioa Amaia Kultur Zentrora hurbiltzen den ororentzat izango da ikusgai erakusketa aretoaren ohiko ordutegian.