Euskarazko bisita 10:30ean izango da. Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa da eta Arma Plazan egin daiteke.
Arma Plaza Fundazioak bat egin du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, eta bisita gidatu berezia antolatu du larunbaterako.
Ezagutu zure hiria egitasmoaren barruan kokatzen da, eta Hondarribiko historian leku berezia izan duten hainbat emakumeren pasadizoak kontatuko dituzte: “Bisita honetan Maria Cristina erregina edo Gaxeneko Inesari buruz hitz egingo da. Hiri harresituan zehar egingo da bisita emakume hauekin zerikusia duten lekuetan geldituz”, azaldu dute fundazioko arduradunek.
Bi bisita egingo dituzte, euskaraz aurrenekoa (10:30ean) eta ondoren gaztelaniazkoa (12:00). Ekitaldia doan da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Hiru modu daude egiteko: 943 64 36 77 telefono zenbakira deituz, posta elektroniko bat
idatziz, edo Arma Plazako turismo bulegora hurbilduz.