Aldi baterako kontratazioak abiatu ditu udalak Lanbideren bidez

Brigadarako eta instalazio polizialen mantenurako lanpostu bana esleituko ditu.

Aldi baterako bi lanpostu esleituko ditu Irungo Udalak Lanbideren bitartez. Horietan lehena 2016ra bitartean herri lanetarako Brigadan errelebo kontratu bat betetzeko izango da. Hurrena, errelebo kontratua hori ere, instalazio polizialen mantenurako esleituko da eta 2019rako iraungitze data izango du. OARSO BIDASOKO HITZAra igorritako oharrean udaletik jakinarazi dutenez, aurrerantzean Zahar Egoitzarako behin behineko zuzendari lanpostua esleituko da, maiatzean hasita, urte beteko iraupenarekin. Interesdunek martxoaren 10era bitarteko epea dute eskaintzan izena emateko eta Lanbiden apuntatuta egon behar dute. Kontratazioaren kudeaketa Bidasoa Bizirikeko eta udaleko arduradunen artean aitzinatuko da aurrez aurreko elkarrizketen edo froga baten bitartez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.