
Irun-Ramuntxo Berri trinketean egin ziren partidek erabakita utzi zuten Paleta Argentinarreko Gipuzkoako Txapelketa iaan larunbatean. Hala, Monserrat-Pablos bikotearentzat izan zen nagusien Lehen Mailako txapela, Larrate eta Santesteban mendean hartuta (30-28).
Bigarren Mailako txapela, aldiz, Portillak eta Vilak osatutako pareak eraman zuen, Zuazua-Arruabarrena pareari 30-29. Lehen Mailara igoko dira hortaz.
Finalak jokatu zituzten pilotari guztiak Irungo Ramuntxo taldekoak izan ziren.