Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Asun Casasola ipuin lehiaketaren arrakastarekin pozik

Ia ehun ipuin aurkeztu dira leihara eta martxoaren 8an jakinaraziko dituzte saridun idazlanak

Aitor Kaltzakorta
Hondarribia,Irun
2015/03/03
TAS - Txingudi Anti Sexista - Asun Casasola Ipuin Lehiaketa - 2015Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak agerraldia egin du goizean Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren nondik norakoen berri emateko. Eragile feministako kideak “pozik” agertu dira “lehiaketak izan duen arrakastarekin”. Izan ere, ia ehun ipuin aurkeztu dira lehiara. Horietarik “laurdena baino gehiago euskaraz” izan dira, prentsaurrekoan jakinarazi dutenez. TASek antolatu duen iniziatibak “gure txikitasunetik Casasolaren lana goraipatzea eta Nagore Laffageren memoria bizirik mantentzea” du xede. Zentzu horretan, lehiaketan parte hartu dutenek “berdintasunean oinarritutako etorkizun batekin amestu eta idatziz hura irudikatzen dutela” eta horrek “txikitasuna handi egiten” duela nabarmendu dute antolatzaileek. Areago, “Irungo herriaren aurpegi solidario eta kritikoenak Martxoaren 8ak duen balore sinbolikoa handitzen” duela adierazi dute TASeko kideek. Sariak, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean Martxoaren 8an emango dituzte ezagutzera lehiaketa irabazi duten idazlanak, Urdanibia plazan, eguerdiko 12:30etik aurrera. Aurretik, alta, lehiaketara aurkeztutako “beste ipuin batzuen irakurketa egingo da”. Saridunak izendatuko dituen epaimahaia Eneritz Duesok, Rosa Arburuak, Javier Gilek, Mertxe Tranchek, Alfonso Sastrek eta Asun Casasolak berak osatuko dute. Bestelako ekimenak Martxoaren 8ari begira hainbat ekimen antolatu dira, urtero bezala. Sari banaketaz landa ere, hortaz, izango da zertan parte hartu. Hondarribiko Emeki elkarteak antolatuta, gaur, hilak hiru, “Nekane Jurado ekonomista eta feministak Desekonomiari buruz” egingo du solasaldia, Bidasoaldeko Mariluz Muñozek jakitera eman duenez. Horrekin batera, martxoaren 7ra bitartean Arma Plazako turismo bulegoan Bidasoko emakume artisten eskulanak eta margolanak ikusgai egongo direla adierazi du. Egun horretan bertan, 18:30etik aurrera “emakumeentzako kultura arteko afari-merienda” egingo dutela ere adierazi du Muñozek. Azkenik, martxoaren 8an “Pepita Goikoetxea portuarrari omenaldia” egingo diotela eta bertan Alaia Martin bertsolariak parte hartuko duela iragarri du kolektibo feministako kideak. Txingudi Anti Sexista plataformako kide den Nicolas Guerendain Errepublikarren Elkartetik  heldu den astelehenean, hilak 9, “Emakumeen eskubideak” izenburupean Garbiñe Biurrun epaileak solasaldia egingo duela iragarri dute. Kabigorri ateneoan izango da, 19:45ean hasita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.