Argazkigintza ikastaroa, gazteentzat
Hondarribiko Udaleko Gazteria Zerbitzuak 18 eta 25 urte bitarteko gazteentzako Argazkigintza ikastaroa antolatu du. Hilaren 12, 20 eta 26an egingo dute iGazte bulegoan (Jabier Ugarte kalea, 6), 17:30etik 19:00etara. Estitxu Ortolaiz argazkilariak emango du.
Izena emateko azken eguna hilaren 10a da, asteartea. Bulegoan bertan eman daiteke izena, edo posta elektronikoz.

