Lehen zazpi hautagaietatik hiruk "independiente" gisa hartuko dute parte zerrendan

Irungo alkate Jose Antonio Santanok kargura berriro aurkezteko asmoa zuela iragarri eta aste gutxira eman du ezagutzera ondoan izango duen lantaldea. Zerrendako lehen hamabi hautagaien artean “erdiek ez dute inoiz lotura politikorik izan” eta “lehen zazpietatik hiru independiente gisa” aurkeztu dira.
“Erronka” berritzat jo du Santanok hurrengo zita elektorala. “Besteen kontura hitzik egin nahi ez duela eta” azken urteetako “ekintza esanguratsuenak” ekarri ditu gogora Pio XII.aren plazan egindako ekitaldi politikoan. Ekintza horiek “obrak baino gehiago” izan direla nabarmendu eta “pertsonentzako proiektu” gisa aldarrikatu ditu zerrendaburuak, beren esanetan, “irundarrak baitira garrantzitsuena. Beti. Denak”.
Bere ondoan hauteskunde erronkari ekingo dion lantaldeari buruz “pozik” agertu da Santano. Zerrendak “esperientzia eta zaharberritzea” batzen dituela adierazi du alkategaiak eta “Irun anitzarentzako zerrenda anitza” bezala definitu du.
Beirazko udala
Irun “hiri zintzo eta garden, solidario, dinamiko, ilusio sortzaile zein bizi eta adeitsuago” izan dadin lanean jarraitzeko hautua egin duela adierazi du Irungo sozialisten zerrendaburuak. Hautu hori “beirazko udal” batean sartu du Santanok, “izateko, egiteko eta gobernatzeko modu bat” irudikatuz: “modu bakarra”, alegia, “kristalezko patrika eta hormekin”.
Irungo alkatetzarako PSE-EEren hautagaitza:
- Jose Antonio Santano
- Cristina Laborda
- Miguel Angel Paez
- Juncal Eizaguirre.
- Sergio Corchón
- Monica Martinez
- Pedro Alegre
- Goizane Alvarez
- Mikel Maestro
- Marisol Gomez
- Luis Vera
- Tina Gaztelumendi
- “Pipper” Felipe Javier
- Marimar Fernandez
- Xoan Fustes
- Azucena de la Puente
- Iñaki Pereda
- Juani Albolea
- Carlos Hernandez
- Adela Michelena
- Iñaki Velez
- Paquita García
- Borja Huerga
- Carmina Ruiz
- Valentín Iglesia
Ordezkoak:
- Jose Ignacio Martinez
- Belizanda Bento
- Vicente Ruiz