
‘Whiplash’ filmeko fotograma bat
Whiplash film arrakastatsua proiektatuko dute ostiralean, hilak 27, Itsas etxea Auditoriumean, 20:00etan. Joan den astean hiru Oscar irabazitako filma da
Whiplash.
Damien Chazelle gazteak —29 urte ditu— zuzendu du
Whiplash eta estreinatu zutenetik sariak pilatu besterik ez du egin; entzutetsuenean artean, Sundanceko film onenaren bi sariak, epaimahaiarena eta publikoarena, eta aurreko astean lorturiko hiru Oscarrak: gizonezko bigarren aktore onenaren saria, muntaketa onenarena saria eta soinu-nahasketa onenarena.
Sarreraren prezioa 4 eurokoa da eta dagoeneko Interneten eros daitezke. Bestela, Itsas Etxeko leihatilan jarriko dituzte salgai ostiralean, emanaldia hasi baino bi ordu lehenago.
Sinopsia
http://youtu.be/3Wcb2e6IfhE