Katea auzoko desfilearekin itzali da Inauterietako azken txinparta

Laugarrenez ospatu dituzte aurten auzoko Inauteriak

Katea-Inauteriak-2015   Elatzeta eskolako patioan egin zuten dantza erakustaldia lehenik konpartsetako kideek. Ondoren ekin zioten Irungo Inauteriak hurrengo urtera arte agurtzen dituen desfileari. Katea auzoan, hortaz, koloreak eta alaitasuna izan ziren nagusi igande goiz osoan zehar. Hala, Gazte Landetxa konpartsak eta Elatzeta eskolako zein San Vicente de Paul eta La Salle Ikastetxeetako konpartsek auzoko kaleak zeharkatu zituzten musika ezin altuago zeramaten karrozen atzetik. [nggallery id=17]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.