Juana Cortes idazle hondarribiarrak ONCE-ren Tiflos saria irabazi du

Hondarribian girotuta dago Las sombras, XX. mendeko hainbat hamarkadetan. Maria Von Moritz emakume alemaniar transexualaren istorioa kontatzen du. 2012an, Euskadi sarietako finalista izan zen eta Tomas de Arteta eta Avelino Hernandez lehiaketak irabazi zituen.

Juana Cortes Amunarriz

Juana Cortes Amunarriz

Madrilen bizi den Juana Cortes Amunarriz hondarribiarrak gaztelaniazko Tiflos literatur saria irabazi du, Las sombras eleberriagatik. ONCE erakundeak antolatzen du Tiflos lehiaketa eta eleberri ataleko saria 17.000 eurokoa da. Maiatzean argituko da Las sombras. Eleberria XX. Mendeko hainbat hamarkadatan girotuta dago, eta Maria Von Moritz alemaniar emakume zahar transexual baten bidaia kontatzen du. Hondarribira itzuliko da Von Moritz, herentzia batengatik, eta une horretatik abiatuta bere bizitzaren gaineko ibilbidea lantzen du Cortesek. Hondarribiarra, giro gotikoaz baliatzen da hainbat istorio gurutzatzeko,  alemaniarrari bere nortasuna garatzen lagunduko diotenak. ONCErena ez da Cortesek irabazten duen lehen saria. 2012. urtean esaterako, Agoitzeko (Nafarroa) Bilaketa elkarteak antolatzen duen Tomas Fermin de Arteta Nazioarteko Narratiba Lehiaketaren XXXVI. ekitaldia bereganatu zuen Una noche, esa noche, kontakizun laburrarekin.
Greta y el Circo de Simba Yo-Yo

Del Pozoren marrazkietako bat

Eta urte horretan bertan Euskadi Sariko finalista izan zen, haur eta gazte literatura atalean, Corazón, mano, corazón liburuarekin. Lan horrekin, Avelino Hernandez gazte literaturako saria irabazi zuen. Argitaratu duen azken lana, Greta y el Circo de Simba Yo-Yo izan da. Iaz kaleratu zuen Nube ocho argitaletxearekin, eta Jen de Pozoren ilustrazioekin. Juana Cortesi buruz gehiago ezazgutu nahi duena, Memorias de un ahogado bloga bisitatu dezake.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.