Gazako tragikomedia bat, osteguneko Filmazpit programan

Le cochon de Gaza

‘Le cochon de Gaza’ filmeko fotograma bat

Ostegun honetan Filmazpit programa itzuliko da Denda kaleko Kultur Etxera, eta Gazan kokaturiko film frantses batekin egingo du. Sylvain Estibal zuzendariaren Le cochon de Gaza (Gazako zerria) ikusteko aukera izango da Denda kaleko aretoan, 20:00etan, jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin. Sinopsia: Ekaitzaren ostean, Jafarrek, Gazako arrantzale palestinarrak, zerri bat topatuko du bere sarean, itsasontziren batetik erorita segur aski. Animalia ezpurua berehala gainetik kentzea erabakiko du eta saltzen saiatuko da bere egoera ekonomiko kaskarra hobetu asmoz. Horretarako, Jafar gaixoa abentura harrigarri eta ez oso gomendagarrian murgilduko da. Tragikomedia honetan, Gazako herri txikia eguneroko miseriaren, soldadu israeldarren indarkeriaren eta yihadisten aginduen artean harrapatuta dago; egunez egun bizirauten saiatzen den eta (ia) edozer egiteko prest dagoen arrantzale pobreak irudikatzen du egoera hori.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.