Erletxeak elkartasunari eta justiziari buruzko hitzaldiak egingo ditu auzoetan

Kateako eta Anakako auzo-elkarteetan izango dira asteazkenean eta ostiralean

Kale Nagusiaren 5. zenbakian dago Erletxearen egoitza.

Kale Nagusiaren 5. zenbakian dago Erletxearen egoitza.

Erletxea egitasmoak gizarte-laguntzen inguruko informazioa barreiatzen jarraituko du aurrerantzean ere, beharra duten eta berau jaso nahi duten herritarren artean . Iaz 98 kontsulta izan zituzten Kale Nagusiko bulegoetan. Orain auzoz-auzo zeharkatu nahi dute Irun informazioa banatuz, egoera ekonomiko larrian egonik ere, gizarte-laguntzen inguruan itzalak baitira nagusi. Bi auzo bisitatuko dituzte asteon “informazioa eta agitazio soziala” xede duen iniziatibako kideek, eta “Elkartasuna eta justizia,. Por un mundo más justo” solasaldia eramango dute Katea eta Anaka auzoetako elkarteen egoitzetara. Lehena asteazkenean izango da, hilak 25, 19:00etatik aurrera. Anaka auzokoa ostiralean egingo dute, hilak 27, 17:00etan hasita. Bisitak bisita, Kale Nagusiko bosgarrenean dagoen erletxeak ateak zabalik izaten jarraituko du astelehenero 12:00etatik 13:00era bitartean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.