Bidasoko emakume artistei deia, Emekitik

Martxoaren 8aren harira, Bidasoko emakume artisten erakusketa jarri nahi du Emekik Arma Plazan. Parte hartu nahi duenak, hilaren 25ean eta 26an eraman behar ditu erakutsi nahi dituen lanak.

Emeki elkartearen egoitza zaharra

Hainbat ekitaldi antolatuko ditu Emekik emakumeen egunaren harira

Emeki, Hondarribiko emakume elkartea Emakumearen Nazioarteko Egunari lotutako arte erakusketa antolatzen ari da eta dei egin die “Bidasoko emakume margolariei”, parte har dezaten. Zuloaga Etxean egiten ari diren lanak direla-eta, handik metro gutxira jarriko dute erakusketa aurten, Arma Plaza Interpretazio Zentroan, eta bertan jasoko dituzte parte hartu nahi dituztenen lanak. Hilaren 25ean eta 26an jasoko dituzte margolanak, 10:00etatik 18:00etara. Erakusketa, martxoaren 1etik 8ra bisitatzeko aukera izango da, goiz eta arratsaldez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.