Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

Hasi da Minasoroeta berrituko duen obra

Espaloia eta atzeko bidea berrituko dituzte, eta argiteria aldatu. Bederatzi aste iraungo dute lanek eta ia 180.000 euroko aurrekontua dute.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/02/20
Kanalaren oondoan hasi dira lanean

Kanalaren ondoan hasi dira lanean

Hasi dira Hondarribiko Minasoroeta kalea berriro hiritartzeko lanak. Asteartean sartu ziren makinak bertara eta dagoeneko nabari da lanean ari direla. Udalak azaldu duenez, espaloia eta bidea, biak konponduko dituzte, eta argiteria ere aldatuko dute: “Obran etxebizitzen pareko espaloia birzolatuko da, eta Minasoroeta kalea eta Alameda jatetxearen atzeko aldea elkartzen dituen bidea konponduko da era berean”. Lanek, 179.000 euroko aurrekontua dute eta Urbycolan enpresaren ardura izango dira. Bederatzi aste beharko ditu obra burutzeko, “ustez apirila erdi alderako amaitua izango da”. Hasteko, urak kanalera isurtzen dituen ubidearen inguruan hasi dira lurra mugitzen. Kontu handiz ari dira langileak bertan eta atzo goizean hainbat teknikari ari ziren lan horiek zaintzen. Espaloia berritzeko, herriko beste auzoetan erabilitako irizpide berak kontuan izango dituzte Minasoroetan. “Etxebizitzetara ematen duen espaloia berriro zolatuko da, jatetxearen ingurutik kale amaieraraino; orain dagoen baldosa bera jarriko da”. Irisgarritasuna hobetze aldera, espaloiaren maila jaitsiko dute, Portuko lanetan hainbat kaleetan egin duten bezala: “Espaloiaren eta bidearen artean dagoen maila aldea jaitsiko da”. Argiteria aldatuko dute Minasoroetako hiritartze lanak bukatzeko, Alameda jatetxearen atzeko aldetik doan bidea hobetuko dute eta bertaraino iristen den bidegorriarekin lotura egingo du bideak, amaitu ostean. Iaz berritu zuten bidegorri hori, eta Minasoroetako zatia burutzen dutenean, Amute-Kostako eta Txiplaoko zatiek lotura izango dute Molla ibilbidetik Portura doan bidegorriarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek «propaganda» egiteari uzteko eta baliabideak jartzeko eskatu diote aldundiari

Donostiako Udalak 502 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2027rako, %1,2 handiagoa

Kultura, Gipuzkoa

Tsai Ming-Liang zinemagilearen erakusketa bat ireki du Tabakalerak, ibili ahala inguruari erreparatzeko

Pasaiako portuan saihesbide bat egitearen alde agertu dira alderdiak, titulartasunaren gatazkak gorabehera

30 urte bete ditu Eibarko Portaleak, eta «erakusketa handi bat» hartuko du ostiraletik aurrera

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.