Dagoeneko bost dira abiadura neurtzen duten trafiko seinaleak

Anaka kalean frogak egiteko jarri zutenari gehitu dizkiote Euskal Herria hiribidekoa eta Dario de Regoyos kalekoa

30 Km orduko panelaHirian 30 kilometro orduz gaindi zirkulatzeko debekua ezarri zenetik  neurria eraginkorra izateko saiakeran ari dira Mugikortasun sailetik. Cristina Laborda delegatuak adierazi duenez, ibilgailuen abiadura neurtzen duten bost panelen helburua ez da isunak jartzea, gidariak sentsibilizatzea baizik. Seinale berrien lokalizazioa ez da kasualitatea. Gidariek orduko 30 kilometroren muga pasata zirkulatzen zutela detektatu den lekuetan jarri dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.