Hitzaldien kartela
Gazte Zerbitzuak antolatuta eta 18-25 urtekoei begira, sexualitatearen inguruko hitzaldi bana emango dute hurrengo bi ostiraletan, 20an eta 27an, iGazte bulegoan. Bi hitzaldiak debalde dira eta bi orduko iraupena izango dute, 17:30ean hasita. Kizkitza Arozena sexologoa izango da hizlaria.