Gipuzkoako Trinketeko Txapelketa azken txanpan sartu da

Asteburuan jokatuko dira Lehen eta Bigarren mailetako final atarikoak

trinketea

Ramuntxo Berri Trinketea

Irungo Ramuntxo Berri Trinketean jokatuko dira Gomazko Paletako Trinkete Txapelketako Lehen eta Bigarren mailetako finalerdiak. Lehen Mailakoa lau bikotek jokatuko dute. 11:00etan hasita, Ramuntxo Trinkete Taldeko Larrarte-Santesteban bikoteak Kurpileko Sorzabalbere-Arrospide bikotea izango du aurkari. Horien ondotik, Ramuntxoko bi bikoteren artekoa izango da lehia: Monserrat-Pablos pareak Letamendia eta Mancisidor izango ditu kontra. Lehen maila ez galtzeko kanporaketa-lehia ere trinkete berean izango da gaur iluntzean, hilak 19. 20:00etan hasiko da Ramuntxoko Kanpo eta Loza II Kurpileko Ramirez eta Txetxuren arteko norgehiagoka. Larunbat goizeko 10:00etatik aurrera, aldiz, Kurpileko Lazkano-Cruz eta Ramuntxoko Oyarbide-Tobar bikoteek jokatuko dute elkarren aurka. Bigarren Mailako partidak heldu den igandean izango dira, 12:00etan hasita. Portilla II-Vila pareak, Alonso-Arruabarrena eta Mutuberria I-Mutuberria II-ren arteko lehia irabazten duen bikotearen kontra jokatuko du finala. Txapela eskuratzeko finalen ordutegia zehazteke dagoen arren otsailaren 28an izango dira.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.