Zazpitik sei Bidasoa-Irunentzat (29-32)

Sailkapeneko bigarrena izango du aurkari larunbatean Artalekun

Asteburuko garaipenarekin zazpigarren postuan egin du kabia Bidasoa-Irunek

Asteburuko garaipenarekin zazpigarren postuan egin du kabia Bidasoa-Irunek

Jokoan izan dituen azken 14 puntuetatik 12 eskuratu ditu Bidasoa-Irunek Algemesin lortutako garaipenarekin (29-32). Ongi hasi zuten partida irundarrek, eta lehen zatiari 9-18ko markagailuarekin eman zioten amaiera. Bigarren partean etxeko taldeak ekinaldi handia egin eta estu hartu zituen Bidasoakoak baina ez ziren berdinketa gauzatzera iritsi. Asteburuko garaipenarekin zazpigarren postuan egin du kabia Bidasoa-Irunek 21 punturekin eta helburu hurbila progresioari eustean datza. Hilaren 21ean jokatuko du hurrengo partida sailkapeneko bigarrenaren kontra. Go Fit taldeak 26 puntu dituela eta hortaz irundarren aurkari zuzena dela kontuan hartuta partida bizia espero da Artalekun larunbaterako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.