Mozorro onena, dendari

Pascua gizonen arropa dendak irabazi du Hondarribiko Inauterietako Erakusleiho Lehiaketa

Maite Manterola, erakusleiho irabazlearen aurrean

Maite Manterola, erakusleiho irabazlearen aurrean

Zuloaga kaleko Pascua gizonen arropa dendak irabazi du Hondarribiko Udaleko Merkataritza departamentuak V. aldiz antolatu duen Inauterietako Erakusleiho Lehiaketako lehen saria. Ondoan emakumeentzako saltokia dute Pascuakoek, eta hori ere txukun jarria dute, baina gizonen arropa dendagatik jaso dute saria: garaikurra eta 450 euro, eta irribarre bat Maite Manterolaren aurpegian. Orotara, hamabost saltokik hartu dute parte lehiaketan. Bigarren tokian beste arropa denda bat geratu da, Isabel, eta hirugarren San Pedro kaleko Yon Alzaga urdaitegia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.