La 3ek eta Amutek irabazi dituzte desfileko sari nagusiak

Karroza onena La 3 taldearena izan da, eta Amutekoek irabazi dute konpartsen lehen saria

Hondarribiko desfilea

Amuteko konpartsako kideak, igandeko desfilean jo eta su

Atzo arratsaldean egin zuten inauterietako desfilearen sari banaketa, udaletxeko areto nagusian. Bertan, ekitaldiko arduradun nagusiak izan ziren, Lupe Olascoaga Merkataritza eta Turismoko zinegotzia eta Goio Uriarte, Kultura teknikaria. Desfilean parte hartutako hainbat kide elkartu zen aretoan eta oso giro onean egin zen sari banaketa. Desfilekoez gain, inauterietako beste sariak eta Gabonetako erakusleiho lehiaketakoak banatu zituzten. Desfileko argazkiak nahi izanez gero, bisitatu irudi galeria.

Desfileko sariak

Karroza onenaren saria
  1. saria. La 3. Garaikurra eta 800 euro.
  2. saria. Amute-Kosta Auzolagunak. 600 euro.
  3. saria. Carlos Zapirain Dantza Eskola. 400 euro.
Konpartsa onenaren saria
  • A maila: Nora Orio. Garaikurra eta 150 euro.
  • B maila: Jon Puente Fernandez. Garaikurra eta 200 euro.
  • C maila: Ondare Kultur Elkartea. Garaikurra 300 euro.
D maila (konpartsa handiak)
  1. saria. Amute-Kosta Auzolagunak. Garaikurra eta 800 euro.
  2. saria. La 3. Garaikurra eta 600 euro.
  3. saria. Pilar Peña Dantza Eskola. Garaikurra eta 400 euro.
Hondarribikoa ez den konpartsa eta karroza onenari saria
  • Gazte Landetxa. Garaikurra eta 800 euro.

Beste sari batzuk

Inauterietako Kartel lehiaketa
  • Telmo Flores eta Beñat Lekuona. Garaikurra eta 450 euro.
Inauterietako V. Erakusleiho Lehiaketa
  1. saria. Pascua gizonen arropa denda. Garaikurra eta 450 euro.
  2. saria. Isabel Moda. 300 euro.
  3. saria Yon Alzaga urdaitegia. 200 euro.
Gabonetako IV. Erakusleiho Lehiaketa
  1. saria: Bizi on Bike. Garaikurra eta 450 euro.
  2. saria. Mara. 300 euro.
  3. saria. Yon Alzaga urdaitegia. 200 euro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.