Landetxako Auzo Elkartea 2015ari so jarri da

Laugarrenez ospatuko dituzte aurten auzoko inauteriak

San Vicente de Paul ikastetxekoek ostiralean ere desfilatu zuten

San Vicente de Paul ikastetxekoek ostiralean ere desfilatu zuten

Otsailaren 19an egingo du elkarteak Urteko Batzar Orokorra. Iazkoaren balantzea egin ostean auzoak azken 100 urteetan izan duen bilakaeraren errepasoa egiteko baliatuko dute hitzordua. Horrekin batera urte berriari begira aurreikusi dituzten egitasmoak aurkeztuko dituzte. Horietan lehena Landetxako inauterien ospakizuna izango da. Igande goizeko 10:45ean egingo den dantza erakustaldiarekin hasiko da berau. Ondotik, Elatzeta eskolako, San Vicente eta La Salle Ikastetxeetako konpartsen eta Gazte Landetxa Konpartsaren parte-hartzea izango duen desfilea abaituko da. Otsailaren 25erako, aldiz, Erletxea-ko kideekin antolatu dute hitzaldia Diru Sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzen inguruan jarduteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.