Has dadila kolore festa

Hondarribiko Inauterietako ekitaldi guztiak

Gaur (ostirala) ikastetxeetan, Sainduan eta Soroetan. Bihar, baserriz baserri eta Alde Zaharrean. Eta igandean, kalez kale, Arma Plazan eta Banako tabernan. Ondo pasatzen ez duenak, ez da izango horretarako aukerarik izango ez duelako. Atzo hasi ziren Hondarribiko inauteriak, musika eskolakoen kalejirarekin. Baina asteburuan lehertuko da festa. Gaurtik hasita, eta astelehena arte atsedenerako astirik ez da izango herrian. Urtean zehar asko dira Hondarribian festa giroaz kutsatzen diren asteburuan, baina Inauterietakoa bezain koloretsua ez da besterik. Disfrutatzeko modukoa.

Ostirala

  • 18:30ean, Saindua gaztelekuan. Mozorro lehiaketa eta desfilea. Ondoren merienda, mozorrotuta joan direnentzat. Gazteria arloak antolatuta.
  • 20:00etan, Soroetako frontoian. Olinpadetako parodia.

Larunbata

  • 09:00etan Saindutik abiatuta. Mairuak baserriz baserri joango dira. Emekik antolatuta.
  • 12:30ean, kalez kale. Abiyuan Txaranga.
  • 14:30ean, Arma Plazan. Inauterietako bazkaria.
  • 15:30ean, baserriz baserri. Euskal Inauteria. Meakako Adixkideak Dantza Taldea eta Egoipar Meaka Euskal Dantza Taldeen eskutik.
  • 17:00etatik aurrera, Alde Zaharrean. DJ mugikorra eta parodia ibiltaria. La 3 taldeak antolatuta.
  • 21:00etatik 23:00etara, Arma Plazan. Animazioa Peña Poteo txarangarekin.
Mozorroen dantza Kartela 2015 b

Inauterietako kartela, eta egileak

Igandea

  • 10:30ean hasita, ohiko ibilbidearekin. Inauterietako desfilea.
  • 17:30ean, Arma Plaza. Ipar Amerikar Indigenak haurrentzako euskarazko pailazo ikuskizuna, euskaraz. Potxin eta Patxin pailazoekin.
  • 21:30ean, banako tabernan. Lobos de atar taldearen kontzertu akustikoa.

Astelehena

  • 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. Inauterietako sarien banaketa.

Eta gainera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.