Pio Baroja elkarteak finkatu du afarirako eta solasaldirako hitzordua; Garbiñe Biurrun eta Juana de Bengoetxea izango dira hizlariak
Generoa lan munduan aztertuko dute ostiralean
Eztabaida eta elkarrizketarako Pio Baroja elkarteak genero berdintasunaren inguruko afaria eta solasaldia antolatu ditu hilaren 13an, ostiralarekin, 20:30ean abiatuta. ¿
En que grado existe realmente la igualdad? gaztelerazko lelopean, genero berdintasuna lan munduan aztertzea eta eztabaida sortzea da helburua.
Hala, Garbiñe Biurrun eta Juana de Bengoetxea izango dira hizlariak. Biurrun Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Auzitegi Nagusiko magistratua, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea eta hainbat komunikabidetako kolaboratzailea da. De Bengoetxea bere aldetik, Irungo PPren udal taldeko bozeramailea izateaz gain, alderdiaren EAEko Hezkuntza eta Askatasunen presidenteordea eta EITBko tertulietako kolaboratzailea da.
Genero berdintasuna lan munduan aitzakiatzat hartuta, solasaldian jorratuko dituzten puntuen artean daude, besteak beste: diskriminazio positiboa, kuoten legea, soldata ezberdintasunak…
Afarian eta ondorengo solasaldian parte hartu nahi duten lagunek
bertan eman dezakete izena. 16 euroan finkatu dute afarirako prezioa.