Liga hasi zenetik sailkapen orokorraren azken postuetatik lehenengora salto egitea lortu du talde irundarrak
Real Union Toledoren aurka [Irudia: R. Union]
2014-2015 denboraldiaren hastapenetan lortutako emaitza txarrei aurre egiten jakin du Real Unionek azken jardunaldietan. Eta egindako ahaleginak bere fruituak eman ditu azkenean. Izan ere, CD Toledo taldearen aurka lehiatu ziren atzokoan irundarrak, Stadium Galen, eta garaipen eskasa lortu zuen arren, nahikoa izan zen sailkapen orokorraren lehen posturaino salto egiteko.
Txuribeltzen igoera ahalbidetu duten hainbat faktorek bat egin dute azken jardunaldian. Real Madrid Castilla sailkapeneko liderrak Athletic B taldearen aurka 2-2 berdintzeaz gain, sailkapeneko bigarren taldeak, Huescak, 3-2ko porrota eskuratu zuen Reala Bren kontra.
Hori horrela, erraz irabazi zuen Real Unionek Toledo taldearen aurkako partida. 25. minutuan Galanek txuribeltzen aldeko gola sartzea lortu zuen. Toledok bere aldetik ez zuen partidari buelta ematen asmatu eta gainera, bi jokalarien kanporaketa pairatu zuen lehia iraun bitartean.
Atletico de Madrid B taldearen aurka ariko dira irundarrak datorren jardunaldian, Madrilen. Momentuz, 43 punturekin lehen postuan dago Real Union.
Real Union B bere aldetik, Hondarribia taldearen aurka lehiatu zen asteburuan. Irundarrak faborito izan arren, berdeek irabazi zuten bidasoarren arteko derbia, 2-0eko markagailua eskuratuta.