Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bidasoarren arteko derbia irabazita, jaitsieratik atera da Hondarribia

Txuribeltzak indartsu zelairatu ziren baina berdeak finago aritu ziren azken metroetan. 12. postutik hiru puntura jarri dira eta hurrengo asteburuan goranzko bideari eutsi nahi diote.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/02/09
Hondarribia, erasoan [kiroletik.eus]

Hondarribia, erasoan [kiroletik.eus]

Real Union Bren kontra 2-0 irabazi zuen Hondarribiak larunbatean Hondartza futbol zelaian. Ohorezko Mailako derbia irabazteaz gain, jaitsierako postuetatik irten dira berdeak, eta 12. postutik partida bakarrera jarri dira. Sailkapeneko behealdea erabat estutu da asteburuan. Antzuola azkena da nabarmen —12 puntu ditu, hurrengo taldeak baino 8 gutxiago—, baina ondoren sei talde daude hiru punturen barruan. 20 punturekin Usurbil, Hondarribia eta Bergara daude, 21 ditu Aloña Mendik, 22 Zarautzek eta 23 Ostadarrek. Hori bai, Aloñak eta Usurbilek partida bat gutxiago jokatu dute. Kiroletik.eus webguneko kronikan azaltzen denez, irundarrak gogotsu zelairatu ziren, baina Hondarribiak 20. minutuan lehen gola sartu zuen, eta hortik aurrera markagailuari eutsi zion, “lehiari eta borrokarako gaitasunari esker”. Bigarren gola, 83. minutuan sartu zuen Hondarribiak, txuribeltzen ahaleginak ezerezean utziz. Goranzko joera Sailkapenari kasu eginez, Real Union zen faborito, baina Hondarribia dagoen lekuan dago liga hasiera kaxkarra burutu zuelako, eta oraindik hori ordaintzen ari delako. Nolanahi ere, jokoa hobetzen joan dira berdeak, eta emaitzak ere iristen hasi zaizkie. Ligako lehen zazpi partidetan puntu bakarra lortu bazuten, azken zazpietan hamabi puntu pilatu dituzte, sekulako aldea. Datorren asteburuan Ordizian jokatuko du Hondarribiko lehen taldeak. 31 punturekin, zortzigarren tokian daude ordiziarrak, baina denboraldi irregularra daramate. Etxean sei partida galdu dituzte orain arte eta zazpigarrena hurrengo asteburuan izatea nahi du Hondarribiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.