'Irun-Hondarribiko gazteak hizketan: euskalkia eta euskara estandarra, gaur' izenpeko ikerketa garatuko du hondarribiarrak
Santa Ageda bezperarekin, Hondarribiko hiru ikastetxeetako haurrak kalera atera dira, abestera. Arratsaldean musika eskolakoen txanda izango da, Alde Zaharrean (ikusi ordutegia eta ibilbidea Agendan).
Gasteizen gaur egitekoa zen baina eguraldi txarragatik ezingo dute egin.
Ikastetxeen lekukoa hartu du arratsaldean musika eskolak, eta Hezkuntza Musikaleko ikasleak kalez kale ibili dira Alde Zaharrean, Santa Agedari abesten. Hotz handia egiten zuen, baina horrek ez du ikasleen jarduna baldintzatu eta gogoz aritu dira kantari. Bihar ere irtengo dira musika eskolakoak, kalejiran.