Nabartenea abesbatzak kantuz beteko ditu kaleak Santa Ageda bezperan

Diru bilketa egin nahi dute koruko kideek ibilbidean zehar; ondoren, Caritasera bideratuko dute bildutakoa.

Euskal Herri osoko abesbatzak kalera ateratzen dira Ageda Deuna bezperan

Euskal Herri osoko abesbatzak kalera ateratzen dira Ageda Deuna bezperan

Urtero egin ohi bezala, Nabartenea abesbatzako kideak Santa Ageda bezperako koplak kantatuko dituzte biharko egunean. 18:30etatik 19:00etara bitartean batzokian ariko dira koruko kideak eta ondoren, erdialdeko kaleak kantuz betetzeko asmoz, ibilbidea egingo dute. Horrez gain, abesbatzako kideek adierazi dutenez, “kantatzeaz gain, abesbatza irundarrak aukera baliatu nahi du hiritarren dohaintzak jasotzeko eta bildutakoa Caritasera bideratzeko”. Hori horrela, asteazkenean bertan egin ahal izango dira ekarpenak, batzokian edota abesbatzak egingo duen ibilbidean zehar.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.