Musika eskola bihar eta etzi aterako da kalera, Santa Ageda ospatzeko

Asteazkenean kalez kale abestuko dute eta ostegunean kalejira egino dute

Musika eskolako Musika Hizkuntzako ikasleak Santa Ageda eskean aterako dira asteazken arratsaldean, trikitilarien laguntzarekin. 60 ikasle inguru aterako dira eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte. 17:30ean abiatuko dira musika eskolatik eta ibilbidean hainbat geldialdi egingo dituzte, abesteko.

Asteazkeneko ibilbidea: Musika eskola, Zumardia (geldialdia), udaletxea (geldialdia), Arma Plaza (geldialdia), San Gabriel egoitza (geldialdia), Gipuzkoa plaza (geldialdia), Harategi-Denda kalea, musika eskola.

Ostegunean, aldiz, 1., 2. eta 3. mailetako Musika Hizkuntzako ikasleek kalejira egingo dute perkusio txikiko instrumentuekin, eta Txistu eta Bandako ikasleekin. 18:00an abiatuko dira eta bidean Luis Udakiolaren Umeena Martxa eta Baltza interpretatuko dute.

Osteguneko ibilbidea: Musika Eskola, Juan Laborda, Etxenagusia margolaria kalea, Kale Nagusia, Damarri kalea, Kale Nagusia, Arma plaza, San Nikolas kalea, Gipuzkoa plaza, Harategi-Denda kalea, Musika eskola.

Bai asteazkenean, bai ostegunean, zerura begira egongo dira musika eskolako arduradunak. Eguraldi txarra eginez gero, ibilbidea aldatu edo ekitaldia bertan behera geratuko da. Iaz ere atera ziren musika eskolakoak Santa Ageda bezperan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.