'Mozorroen dantza', Hondarribiko inauteriak iragarriko dituen kartela

Telmo Flores eta Beñat Lekuona hondarribiarren Mozorroen dantza lanak irabazi du Hondarribiko inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa. Hilaren 9tik 22ra erakusgai izango da, lehiaketako gainontzekoekin batera, Arma Plazan.

Mozorroen dantza Kartela 2015 a

Lekuona eta Flores, kartel irabazlearekin

Mozorroen dantza lanak irabazi du Hondarribiko inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa. Telmo Flores eta Beñat Lekuona hondarribiarrek egin dute eta 1924 urtean paradorean egindako bazkari batean oinarrituta dago, Puntaleko zabalguneko lanen inaugurazioaren harira egin zena. Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa antolatuko dute. Hilaren 9tik 22ra jarriko dute Arma Plaza Interpretazio Zentroan. Orotara, hemeretzi lan aurkeztu dira kartel lehiaketara. Honakoek osatu dute epaimahaia: Javier Sagarzazu, Santi Noain, Idoia Seijo, Lupe Olascoaga, Txomin Sagarzazu eta Goio Uriarte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.