Igandean iritsiko da bukaerara Muguruzaren 'Black is beltza' erakusketa

Iazko azaroaren 13an inauguratu zenetik 10.000 lagun igaro dira Bilboko Alhondigatik; igandean 20:00etan itxiko ditu ateak erakusketak

Arrakasta izan du erakusketak

Arrakasta izan du erakusketak

Fermin Muguruzaren Black is beltza erakusketa bisitatzeko azken egunak direla oroitarazi dute aste honetan antolatzaileek. Otsailaren 8an, igandearekin batera itxiko ditu ateak. Hala, 20:00ak arte bisitatzeko aukera izango dute interesdunek. 2014ko azaroaren 13an inauguratu zenetik 10.000 lagun igaro direla erakusketatik zabaldu dute Alhondigako arduradunek. Black is beltza erakusketa Muguruzaren izen bereko eleberri grafikoan oinarrituta dago. Irundarraren azken lana plazaratzearekin batera abiatu zuen erakusketa; baita jarduera paralelo ugari ere.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.