Etzirako antolatu du Irunabarrek otsaileko bertso saioa

Hilabetero bezala Kabigorrin finkatu dute bertsotarako hitzordua, 19:30ean abiatuta

Irunabar Irungo bertsolarien bilguneak otsaileko bertso saioa antolatu du ostegunerako Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan, 19:30etik aurrera. Karlos Aizpurua, Beñat Gaztelumendi, Izarne Zelaia eta Odei Barroso ariko dira bertsotan, eta Aitor Errazkin gai jartzaile lanetan. Aste honetan haurren bertso eskolako ikasleen bertso jarriak ere kantatuko dituzte parte hartzaileek. Bertan ikus daitezke azken saioan kantatutako bertsotako batzuk.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.