Erromatarren garaiko jantziak, bitxiak eta orrazkerak ikusteko aukera egongo da ostiralean Oiasso museoan. Hiru moda desfile aurreikusi dituzte denera urtarriletik ekainera bitartean.
Oiasso Erromatar Museoak moda desfilea antolatu du urtarrilaren 30erako ostiralarekin, 20:00etan hasita. Moda Museoan izenpean, Minervaren Foroaren barruan antolatua, erromatar garaiko jantziak, bitxiak eta orrazkerak ikusi ahal izango dira bertan. Urtarriletik ekainera bitartean hiru desfile egingo dituztela denera jakinarazi dute antolatzaileek.
“Oiasso museoak omenaldi bat egin nahi dio antzinako modak zuen garrantziari eta, horretarako, moda garaikidean eta diseinatzaile berrien desfileetan oinarritutako proiektu berri bat gehitu dio Minervaren Foroari”, azaldu dute museoko arduradunek.
Desfilerako plaza kopuru mugatua dagoela ohartarazi dute antolatzaileek. Informazio gehiagorako
Oiasso Erromatar Museoaren webgunera jo dezakete interesatuek.