Olinpiadetako hirugarren jardunaldia egin zuten larunbat goizean Alde Zaharrean. Punteria jokoak aukeratu zituzten hirugarren egunerako, baina aurretik hieroglifikoak asmatu behar izan zituzten olinpiadetako 36 taldeek, giza boloetarako posizioak zehazte aldera. Hirugarren eguneko argazkiak ikusteko, jo Oarso Bidasoko HITZAren Irudiak atalera, Hondarribiko II. Herri Olinpiadak albumera.
Bi taldeak lehen itzuliko azken partidan eta bigarren itzuliko lehenean lehiatu dira eta bietan lortu du garaipena Leka Eneak. Emakumeen taldeak bere aldetik, porrota eskuratu zuen Balaguer Villart taldearen kontra.
Bi hilabetez liburutegi zerbitzurik gabe egongo da herria. Apirilerako behin behineko zerbitzua emango duen azpiegitura modularra prestatuko dute Biteri kalean, garai batean anbulatorio probisionala egon zen lekuan.
Sare plataformako Hondarribiko taldeak antolatu du. Giza eskubideen inguruan mintzatuko da Ibarretxe.
Jose Antonio Santano alkateak iragarritakoaren arabera, otsailaren erdialderako "bukatzear" egongo da obra eta beraz, azoka berriz ere hartzeko prest egongo da plaza.
Irun Rugby Taldeak eta Real Unionek lortu dituzte asteburu honetan garaipen nabarmenenak, Funesi 8-24 eta Reala Bri 4-0 garaituita, hurrenez hurren. Saskibaloian ere gizonen Euskal Ligako Erroibide taldeak eta hirugarren mailako Irun AIBk tarte handiarekin irabaztea lortu zuten.
Erromatarren garaiko jantziak, bitxiak eta orrazkerak ikusteko aukera egongo da ostiralean Oiasso museoan. Hiru moda desfile aurreikusi dituzte denera urtarriletik ekainera bitartean.
Sailkapen orokorraren lehen postuan kokatutako Real Madrid C. taldetik puntu bakarrera jarri dira txuribeltzak gipuzkoarren arteko derbia tarte handiz irabazita.
Auto baten kontra talka egin ondoren zendu da motor gidaria; autoko gidaria arin zauritu da.