Ibarretxe lehendakariak hitzaldia emango du ostiralean Itsas Etxean
Sare plataformako Hondarribiko taldeak antolatu du. Giza eskubideen inguruan mintzatuko da Ibarretxe.
1999 urtetik 2009ra EAEko lehendakari izandako Juan Jose Ibarretxek Giza eskubideak goiburuko hitzaldia emango du ostiralean Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etan. Euskal presoen eskubideen aldeko Sare mugimenduak antolatu du eta sarrera libre izango da.
Sarek jakinarazi duenez, Ibarretxeren hitzaldia dela-eta ez da ohiko elkarretaratzerik egingo, baina bai egingo dute hileroko azken ostiraletako presoen aldeko afaria, Olagarro elkartean. Joan nahi duenak 616 59 18 94 telefonora deitu behar du, izena emateko.