Bi taldeak lehen itzuliko azken partidan eta bigarren itzuliko lehenean lehiatu dira eta bietan lortu du garaipena Leka Eneak. Emakumeen taldeak bere aldetik, porrota eskuratu zuen Balaguer Villart taldearen kontra.
Endika Diez Leka Eneako jokalaria
Leka Enea mahai tenis klubeko gizonen Superdibisio mailako taldea Colina Burgos taldearen aurka lehiatu zen berriz ere asteburuan, eta oraingoan ere, garaipena lortu zuten irundarrek. Emakumeen Superdibisio taldeak ezin izan zuen ezer egin Balaguer Villart taldearen kontra eta 4-0 galdu zuen.
Lehen itzuliko azken jardunaldian eta bigarren itzuliko lehenean lehiatu da Leka Eneako gizonen Superdibisio mailako taldea Colina Burgosen aurka eta bietan, garaipena eskuratzea lortu dute irundarrek, etxean eta etxetik kanpo hurrenez hurren. Hala eta guztiz ere, Burgos taldeko Bohan Zhang jokalariak partida zaildu zuen irundarrentzat eta hainbat set lortu zituen. Azkenean, 4-2 gailentzea lortu zuen Irungo taldeak.
Emakumeen kasuan, sailkapeneko talde indartsuenetariko baten aurka aritu ziren eta aukerarik gabe utzi zituen irundarrak. Hala, 4-0 gailendu ziren katalanak, haien zelaian jokatutako partidan.
Hori horrela gizonek atseden hartuko dute datorren asteburuan. Emakumeen taldeak ere bi asteburuz atseden hartuko du.