Euskal presoen senide eta lagunak bisitetara eramateko beharrezkoak dira gidari boluntarioak Irunen; urtean bi bidaia egiteko konpromisoa hartzen dute, beste gidari batek lagunduta betiere.
Euskal presoen senide eta lagunak bisitetara eramateko gidari boluntarioen bila ari da Etxerat Irunen. Mirentxin furgoneta sarerako gidarien zerrenda osatzea da helburua, eta bide batez, astebururo ehunka kilometro egin behar dituzten lagun eta senideei laguntza ematea.
Parte hartzen duten lagunek, urtean bi bidaia egiteko konpromisoa hartzen dute. Boluntarioak binaka joaten dira furgonetan eta beraz, txandaka gidatzen dute elkartasun sarean parte hartzen dutenak.
Informazio gehiago bildu edota izena eman nahi izanez gero, Hazia tabernara edota ondoko
posta elektronikora jo dezakete interesatuek.