Herri olinpiaden hirugarren jardunaldia egingo dute bihar goizean Hondarribiko Alde Zaharrean. Punteria jokoen eguna izango da
Euskal presoen senide eta lagunak bisitetara eramateko beharrezkoak dira gidari boluntarioak Irunen; urtean bi bidaia egiteko konpromisoa hartzen dute, beste gidari batek lagunduta betiere.
Sortuk Herri Batzarraren iritzia "behin eta berriro" baztertu izana kritikatu du talde berriak. Udal hauteskundeetara aurkeztuko dute baina ez dute zehaztu zein formula erabiliko duten
Futboleko bi taldeek bolada onari eutsi nahi diote. Asteburuan etxean jokatuko dute biek, baina lehen taldeak, Ohorezko Mailakoak, igandean egingo du, eta Preferentekoak larunbat arratsaldean. Eskubaloiko taldea Zumaian puntuatzen saiatuko da.
Asun Casasola Ipuin Motzen Lehiaketan parte hartzeko aukera zabalik dagoela oraindik gogorarazi du aste honetan TASek. Nagore Laffageren memoria bizirik mantentzea eta haren ama Asun Casasolaren borroka aitortzea dira helburuak.
Bihar eta etzi artean jokatuko dituzte partida guztiak Irungo taldeek; Mariño taldea Logroñoren aurka ariko da etxetik kanpo; Real Unionek Real B hartuko du etxean; eta Leka Eneak iragan jardunaldiko aurkari beraren kontra lehiatuko da, oraingoan, etxean finkatutako partidan.