Film Onenaren Urrezko Hartza eskuratu zuen ikus-entzunezkoak 2013ko Berlinalen; biharko antolatu dute emanaldia, Amaia KZn, 20:00etan abiatuta.

‘Madre e hijo’ filmaren fotograma bat
Calin Peter Netzer zuzendariaren
Madre e hijo film luzea emango dute bihar Cinema Paradiso zine zikloaren barruan, Amaia KZn, 20:00etan hasita. Film Onenaren Urrezko Hartzarekin saritu zuten ekoizpena 2013ko Berlinalen.
Abiadura handian gidatzearen ondorioz, ume bat harrapatzen duen gizon baten istorioa azaleratzen du filmak. Istripua gertatu eta gutxira hiltzen da umea. Gizonak hiru eta hamabost urte arteko espetxealdiari aurre egin beharko dio, baina haren ama, Errumaniako arkitekto ospetsu bat, hori ekiditen saiatuko da.