Laguntza behar dute Sahararen aldeko elikagai bilketa egiteko
Tadamum Elkarteak Hondarribiko supermerkatuetan egingo du kanpaina, ostiral arratsaldean eta larunbatean, egun osoz. Lagundu nahi duenak 666 50 13 50 telefono zenbakira dei dezake.
Tadamum Elkarteak Sahararen aldeko kanpaina egingo du ostiral arratsaldean eta larunbatean Hondarribiko supermerkatuetan eta laguntzaileak behar dituzte. Lagundu nahi duenak 666 50 13 50 telefono zenbakira dei dezake.
Egunotan ikastetxeetan ari dira bilketa egiten “Tindoufeko kanpamenduetan egoera larrian bizi diren Saharako familia errefuxiatuentzat elikagaiak biltzeko”, eta ostiral eta larunbatean Eroski, Super BM, DYA, Aliprox eta Sokoa saltkokietara zabalduko dute: “Hiritarrei eskatzen dieguna, azukrea, arroza, pasta, lekaleak, hegaluzea, sardinak oliotan eta emakumezkoentzat beharrezkoak diren konpresak ekartzea da”.
Hondarribiko Udalak bat egin du saharar errefuiatuen aldeko kanpainarekin eta Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak herritarren babesa eskatu du: “Badakigu badagoela hemengo jendea ere gaizki pasatzen ari dena, eta oso kontutan hartzen dugu eguneroko lanean Gizarte Zerbitzuetatik, baina Tindouf-eko errefuxiatuen egoera oso larria da”.