Hondakinen gaur egungo egoera eta etorkizuna aztertuko dituzte Irungo jeltzaleek gonbidatutako hainbat hizlarik.
Bihar ostegunarekin finkatu dute hitzordua Ospitale Zaharrean, 19:00etan hasita.
Tadamum Elkarteak Hondarribiko supermerkatuetan egingo du kanpaina, ostiral arratsaldean eta larunbatean, egun osoz. Lagundu nahi duenak 666 50 13 50 telefono zenbakira dei dezake.
2013ko urrian auzoko sukurtsal bakarretik kendutako kutxazain automatikoetako bat berriz ere jartzea exijitzen dute bizilagunek; Colon pasealekuko Kutxabanken egoitza nagusian utzi dituzte bildutako sinadurak.
Txotxongillo Taldearen eskutik iritsiko dira euskal mitologian oinarritutako pertsonaiak Amaia KZra, larunbatean.
Zuloaga Etxean, 19:00etan, leku eta ordu horretan elkartuko da Gure Esku Dagoren Hondarribiko taldea gaur, asteazkenez. Bilera irekia da eta erabakitzeko eskubidearen alde dauden herritar guztiei deia luzatu diete bilerara joateko. "Plataformak hurrengo asteetan Hondarribian burutu nahi dituen ekimenen kontraste bat egin nahi du herritarrekin", azaldu du Gure Esku Dago-k.
Hondarribiko Blues Jaialdiko arduradunak Memphisen (AEB) daude egunotan, ostiralean Blues Foundationek ematen duen Keep the Blues Alive (KBA) saria jasoko baitute. Hamar urtetan egindako lana saritu du elkarte horrek.