Hondarribiko Gure Esku Dagok bilera irekia egingo du gaur
Zuloaga Etxean, 19:00etan, leku eta ordu horretan elkartuko da Gure Esku Dagoren Hondarribiko taldea gaur, asteazkenez. Bilera irekia da eta erabakitzeko eskubidearen alde dauden herritar guztiei deia luzatu diete bilerara joateko. "Plataformak hurrengo asteetan Hondarribian burutu nahi dituen ekimenen kontraste bat egin nahi du herritarrekin", azaldu du Gure Esku Dago-k.