Hondakinen kudeaketa izango dute hizpide bihar Batzokian
Hondakinen gaur egungo egoera eta etorkizuna aztertuko dituzte Irungo jeltzaleek gonbidatutako hainbat hizlarik.
Irungo EAJk hiri hondakinen kudeaketaren egoera eta etorkizunari buruzko hitzaldia antolatu du bihar ostegunarekin, Batzokian, 19:30ean hasita. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) aurreko agintaldiko Armengol Grau kudeatzaile teknikoak, Xabier Ezeizabarrena abokatuak eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren batzarkideak emango dute hitzaldia. Sarrera librea dela zehaztu dute Irungo jeltzaleek.