Txotxongillo Taldearen eskutik iritsiko dira euskal mitologian oinarritutako pertsonaiak Amaia KZra, larunbatean.
‘Galtzagorriak’ antzezlanaren irudi bat
Txotxongillo Taldeak
Galtzagorriak euskarazko antzezlana eskainiko du larunbatean Amaia KZn, 17:00etan abiatuta. Sarrerak Luis Marianoko Turismo Bulegoan, Amaia KZko leihatilan edota
internet bidez eskura daitezke, 4,10 euroren truke.
Galtzagorriak antzezlana Joxe Migel Barandiaranek jasotako euskal ipuin herrikoi baten moldaketa bat da. Ipuina euskal mitologiaren Galtzagorriak izeneko pertsonaia batzuetan oinarritua dago. Pertsonaia horiek oso txikiak dira eta nagusiak agintzen dien guztia egiten dute. Sinopsiaren arabera, “arrazoi horregatik, Peru, alfer samarra izan arren, pozik zegoen, baina halako batean… Halako batean, gauzak ez zitzaizkion berak uste bezala atera. Baina benetakoak al dira galtzagorriak? Jakina; izena duen guztiak du izana”.