Musikoterapia tailerrak egingo dituzte asteazkenetan Kultur Etxean
Kasino Zaharrak antolatzen ditu eta 60 urtetik gorakoentzat dira.
Musikoterapia egiten hasiko dira Kultur Etxean, 60 urtetik gorakoei zuzenduta. Asteazkenetan egingo dute, ordubeteko tailerretan, 15:00etan eta 19:45ean. Kasino Zaharrak antolatzen du.
“Helburuak, oreka eta higikortasuna areagotzea, konfiantza handitzea, arreta eta kontzentrazioa hobetzea, motrizitatea eta koordinazioa garatzea, memoria trebatzea eta musikaren gozamen espazioa eta talde barruan interakzioa eskaintzea” izango direla azaldu dute. Horretarako, entzuketa, kantua, mugimendua, dantza eta instrumentuak lantzen dituzten jarduerak landuko dituzte.