Ostiraletik igandera bitartean Martindozenea Gaztelekua maratoiaren egoitzetako bat izango da; proposatutako gaiaren inguruan eta 48 orduetan bideojoko bat diseinatzea da helburua.
Global Game Jam –lotura ingelesez– mundu mailako maratoiak egoitza bat finkatuko du Irungo Martindozenea Gaztelekuan hilaren 23tik 25era bitartean. 48 orduetan bideojoko bat diseinatzean datza maratoia, bakarka edo taldeka. Zazpigarren ekitaldia beteko du aurten maratoiak, eta 78 herrialdetan eta 516 egoitzetan garatuko da aldi berean.
Hori horrela, Global Game Jamek aurtengo gaia zein izango den zehaztuko du ostiral arratsaldean bertan eta igande eguerdira arteko tartea izango dute parte hartzaileek bideojokoa diseinatzeko. Ondoren, sarean zintzilikatu beharko dute gainontzeko parte hartzaileek jokoa proba dezaten.
Parte hartzeko interesa duten lagunek
Gipuzkoa Pintxo Developers –lotura gazteleraz– lurraldeko enpresa antolatzailearen webgunean egin dezakete dagoeneko. Parte hartzea debalde da.