Formazio saioa eskainiko du bihar Gaurko Andreak elkarteak
Emakunderen laguntzarekin Balore aldaketak eta emakumeen ahalduntzea izenpeko saioa antolatu du elkarteak biharko.
Balore aldaketak eta emakumeen ahalduntzea izenburuko formazio saioa antolatu du Gaurko Andreak elkarteak bihar arratsalderako. Emakunderen laguntzarekin prestatu du saioa elkarte irundarrak eta Neus Albertos Mer izango da hizlaria. Adin guztietako emakumeei zein beste elkarteetako kideei gonbitea luzatu die Gaurko Andreak-ek. Hitzordua 17:30ean finkatu dute, Nabarteneako egoitzan (Kale Nagusia 11, 2).